XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Ezagutzen dut!
- Nork ez du Piccasoren Gernika ezagutzen
- Ez haserretu, lagun!
- Makina bat jende dago, Gernika non den ere ez dakiena.
Arrazoi zuela aitortu nuen.
- Zu gernikarra zara, ezta?
- Ez!
- Zer dela-eta behar dut gernikarra!
- Ez dakit, baina
- Picasso bera ez zen sekula egon Gernikan!
- Mapan ikusita ezagutzen zuen!
- Atrebentziarekin, nondarra zaitugu?
- Esango banu munitibarra naizela, zu pozik lagako zintuzket.
- Baina ez.
- Ni paristarra naiz.
- Idia ere bai!
- Paristarra izateko, oso dotore hitz egiten duzu euskaraz!
- Zuk ere bai, jauna, baina zeurea ez da merito, Euskal Herrian sortua zara-eta!
- Gura baduzu, gure istorioa kontatuko dizut.
- Baina ez argitaratu, inork ez dizu-eta sinestuko.